Herri hustuak
Denboran atzera eginez ibarraren giza okupazioa egungoaren ezberdina zela ikus daiteke. Egun 15 herri ditugun eremuan garai batean gutxienez 30 bat izan ziren. Eremuaren giza okupazioan aldaketa Xlll. mendean azkartu zen. Gaztelak Nafarroako erresumari Araba eta Gipuzkoa kendu zizkion eta Ibarra bi erresumen arteko muga bihurtu zen.
Gerora gaizkileen muga izateagatik ezaguna izan zen. Izan ere, Araba eta Gipuzkoatik lapur taldeak ibarrean sartu eta defentsarik ez zuten herrietan hainbat kalte sorrarazi zituzten. Ekonomiak ondoa joko zuen. Ibarreko biztanle askok segurtasun bila Iruñera edo Lizarrarantz egin zuten.
Lapur taldeei aurre egiteko eta Ibarra jendez ez ustutzeko. Nafarroako erregeek foruak eta pribilegioak eman zizkien herriei. Horrekin batera, herri txikietako biztanleak defentsa izaera zuten herrietara bildu araziko dituzte. Horren adibide da Uharte Arakil.
Despopulatuetako biztanleak hartzen zituzten herriak haien lurrak era hartzen zituzten. Gaur egun herrietan dauden baselizak garai bateko herrien elizak ziren. Lurrak bedeinkatzeko orain dela hamarkada batzuk arte egiten ziren prozesi oek haiek batzen zituen ibilbidean. Haietako batzuk hainbat herrietako biztanleak biltzen zituzten, esaterako, Itxasperriko Santiago ermitan egiten zena.
Lurralde antolaketa berriaren beste ondorio bat fazeriak izan ziren.
Berama (Satrustegi)
Satrustegi hegoaldean dago, ordu erdira, mendi magalean. 1210eko urrian Antxo Azkarrak forua eman zion. 1350. urtean 10 zergadun zeuden Beraman. Etxarri Aranatz eta Uharte Arakilen birpopulazioengatik Iruñeko txantreak diru gutxiago jasotzen zuen, horregatik Beramako zalditegiaren 30 liberak eman zizkioten 1359ko ekainaren 11n. Bere eliza San Estebani eskainia zegoen; egun bisita daiteken ahiz eta teilatua botata izan. Sainduaren irudia 1973 aldera desagertu zen.
Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala