Iturraskarriko Bideak

Horretarako, zonaldeko herriak lotzen dituen oinarrizko bide-sarea ireki dugu. Zenbait zatitan, bide zaharrak eta errepideak bat egiten dute; beste batzuetan, hartuta daudelako, itzulinguru txiki bat egin beharko da. Baina zati gehienetan bide-sare honek bide zaharrak jarraituko ditu eta zenbaitetan laborantza-bideak eta gurdibideak.

Gure ibarretan, betidanik jendeak erabili izan ohi dituen mendi bideak erabiltzeko moduan jartzen saiatzen ari gara, horiexek izan baitziren eta izan dira orain dela gutxi arte azienda salerosketetarako, senideei bisitak egiteko, herrietako festetara joateko… erabilitako gure ohiko bideak.

Zoritxarrez, utzikeriaren ondorioz, edo agian okerragoa dena, ahaztuak izan direlako, zenbait zati, partikularrek, errepideek, lur biltzek, sasiekā€¦ hartuak dituzte. Hori dela eta, bide hauek berriz ere merezi duten estima geure egitea nahi genuke, bide hauen ondare-balioa, balio historikoa, oroitarazlea eta funtzionala handia izan baita.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala