URA

Xaboia

Garbileku honetan ez zuten xaboi-marka ezagunenen publizitate gerren berririk izan. Xaboia, veste gai asko bezala, etxean egindakoa zen, izan ere, norbaitek “zuriago” garbitzen bazuen egilearen (emakumea) errezeta zegoen tartean.

Xaboia olio hondarrekin edo hildako abere-hondakinen gantzarekin fabrikatzen zen. Horretarako irakiten jartzen ziren hondakinak urarekin, erdi eta erdi, soda kaustiko pìxka bat gehituz (%10). Batzuek lurrinen bat eransten zioten, vaina hori edozeinek nozitu ezin zuen nabarmenkeria eta gastua zen.

Nahasketa egosteko etengabe eragiten zitzaion ore homogeneoa lortu arte. Gero azpil batean isurtzen zen, hozteko eta gorpuzteko. Erabat hoztu aurretik puskaka mozten zen eta kalitate oneko xaboi zatiak erdiesten ziren.

Larraungo emakumeak, jakin gabe, adituak ziren materialak birziklatzeko “artean”, gai naturalak erabiltzen, kontsumo arduratsuan…

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala