INTERESGUNEAK

Mendukilo


Aralarren barrena fosil bat aurkitzen baduzu, ziur aski maskor edo koral batena izango da. Horrek adierazten du mendiko paisaia hau guztia duela 120 milioi urte inguru ur epeleko itsasoa izan zela. Mendiak sortzerakoan, lur karstikoan leze sakonak sortu ziren, bere estalaktita eta estalagmitekin. Mendukilokoa adibide nabarmena da.

Aralarren magalean kokatua, Mendukilo, mendizerrako lurrazpi aberatsaren benetako erakusleihoa bihurtu da.

Mendukilo artzainen babeslekua izan da betidanik, ekaitza zetorrenean lezearen sarreran babesten ziren bere artaldearekin. Gero espeleologoak etorri ziren bere muinak ezagutzera eta azkenik turistak, lur azpiko edertasunaz gozatzera. Eta baliteke aspaldi batean leze honetan Goñiko Teodosio, herensugea eta Mikel Deuna goiaingerua ere elkartu izana…agian horrela sortuko zen elezaharra eta Aralarko santutegia bera.

Ordu beteko ibilbide gidatuan 40 metro lur-azpira jaisten zara. Ezinbestekoa da ordua eskatzea.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

 

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala