INTERESGUNEAK
Itxasperri
XIII. mendeko lehen erdiko eraikina.
Monumento historiko izendapena du.
Historia
1268 Rediezmo Liburuan Issasperry aipatzen da. Ermita Itxasperri despopulatuko ermita litzateke.
Erdi Aroa: Santiagorako lehen bidea eta erromatar galtzada bere ondotik pasako ziren.
Ekaiko San Lorenzo ermita utzi eta Itxasperrin hasi zen biltzen Arakilgo ibarreko udala. Hala jarraitu zuten XX. mendeko 70. hamarkada arte edo.
1708 Itxasperriko hermandadea eta kofradia elizgizon eta herritar ugarik osatzen zuten. Urtero elizgizonen artean priorea eta herritarren artean alkatea aukeratzen zuten. Astero meza kantatua egin beharra zuten eta 60 erregu (neurri bat) eta erdi gari ordaindu behar zituen.
1973 Santiagoren irudia lapurtu zuten ermitatik.
Jaiak
Garai batean, Santiago egunean, udala eta arakildarrak mezara joaten ziren. Hura bukatu ondoren udala eta ibarreko etxe nagusienetako familia buruak mahaian bazkaltzera esertzen ziren. Gainontzekoek, etxetik eramaten zuten “pixke” jane do aldameneko basoko zuhaitzen itzalean arkumeak erretzen zituzten. Bazkaldu ondoren, udalak bezperak entzuten zituen. Ermitatik atera eta txistuaren doinuarekin dantzaldia hastan zen. Hura alkateak eta berak aukeratutako emakume batek zabaltzen zuten.
Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala