HERRIZ HERRI

Errazkin


Malloak

Garai batean Araitz aldera begira zeuden larre pikoei esaten zitzaien, orain ordea, haranaren inguruan sortzen den gailur zirkuari deitzen zaio.

Urte asko ez direla larre horiek segaz mozten ziren eta belardi aldapatsuenetan loturik aritzen ziren ez erortzeko. Belar hura velar-maindiretan bildu eta airean zintzilikatutako kabletan jaurtitzen ziren baserri edo ingururaino, gorde ondoren abereei neguan jatera emateko.

Oraindik ere ikus daitezke kableei heltzen zieten euskarri hondar utziak. Eta diotenez zenbaitetan, sargori egunetan, txirrikak kablearen contra sortutako txinparten batek maindire-belarren batean sua eragiten zuen eta han jaisten ziren su-bola izugarriak Araitz haraneko zeruan barna.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala