HERRIZ HERRI

Gorriti


Gorritiko gazteluĀ 

Gorritiko gaztelua, hondar xume batzuk besterik gelditzen ez badira ere, 824 metroko Santa Barbara mendiaren gailurrean egon zen kokaturik. Izena gotorlekuaren gainean eraikitako baseliza xumeak eman dio. Ekialdetik Gorriti herria bera eta Larraun haran alderako igarobidea mendaratzen zen eta mendebaldetik malkar izugarri batean Araxes harana.

Gaztelua Beotibarko guduaren lekuko izan zen 1321ean eta gipuzkoarrek epe labur batez hartu zuten. Diotenez 1450ean hamar gizonek zaintzen zuten gotorlekua eta uste da hiru dorre zeuzkala, handia, Sugar Torre izeneko txikiagoa, beharbada Balerdi mendiari begira zegoelako eta bertan, tradizioari jarraiki, Sugar (tximistaren jainkoa) herensuge mitologikoa bizi baitzen, eta hirugarren dorrea segur aski sarrerako ataria izanen zen.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala