HERRIZ HERRI

Irañeta


Biztanleria (2009)

161 biztanle.

Historia

1210 Antxo VII.a Indartsuak Irañetari foruak eman zizkion.

1394 Erregeak Irañetari Torrino eta Zabal despopulatuetako lurrak eman zizkion.

1739 Arakilgo Ibarretik banatu zen Irañeta. Gainontzeko herriak epaitegira jo zuten. Ziotenez Irañeta beharrezkoa zuten ibarreko gastuei aurre egiteko.

Zer bisitatu
  • Urruntzurreko iturburua:
    Herriaren iparraldean dago.
  • Natur monumentuak:
    Andia mendiaren magalean dauden bost haritzek izendapen hori dute.
  • Erdi Aroko zubia.
Herri hustuak herriz herri

Torrino:
Bere berri 1268ko agirietan badago ere, XIV. Mendekoetan dagoeneko ez dute aipatzen. Garai berean, kilometro bat mendebaldera zegoen Zabal herrian Torrinoko jendea zegoela aipatzen da. 1394an Torrinoko lurrak Irañetara anexionatu zitzaizkion. San Romani eskainitako eliza zuen.

Urruntza:
Irañeta iparraldean zegoen herria, Maddalen haitzaren aldera. Baliteke bere eliza San Miguel Berri ermita izatea.

Zabal:
Irañeta hegoaldean zegoen herri hori, Aralar mendioinan, San Pedro ermitaren ondoan. Haren irudia 1973an desagertu zen. 1394an Zabaldo lurrak Irañetara anexionatu zitzaizkion. Bere biztanleak Irañetara joan ziren.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala