HERRIZ HERRI

Madotz


Erroldan Harria edo Jentillarri

Bada bide bat Madoztik abiatzen dena Aralarko San Migela. Antzinako erromes bidea da, Larraungo beste herri batzuetatik zetozenekin Atako sakanean bat egiten duena: Baraibar, Iribas, Lekunberri, Oderitz eta Astitz.

Atako sakanean ere badago metro eta erdiko monolito bat, Errolango Harria iruinarria. Ospea landutako marketatik datorkio, nahiz eta interpretazio ugaritarako bidea eman ikertzaileen artean, izan ere, zenbaitek oso antzinako seinaletzat jotzen dituzte marra horiek. Izena, berriz, legendak eman dio: diotenez Orreagako borrokaldian famatua egin zen Errolanek jaurtia da, eta ez du estrainekoa, Nafarroako hainbat lekutako legendetan ageri baita harritzarrak jaurtitzen eta ia beti huts egiten du helburuan. Gure kasuan San Migelgo tenpluaren contra bota omen zuen suntsitzeko asmotan, baina agidanez nahikorik emane z eta Atan erori zen. Jendeak zioen harriko ildo horiek Errolanen hatzen aztarnak zirela jaurtitzeko haitzari eustean.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala