HERRIZ HERRI

Oderitz


Ohiko hirigintza Larraunen

Nafarroa iparraldeko beste eskualde batzuetan ez bezala, baserriak barreiatuago baitaude, Larraungo herriak herri txikitan eratu ziren, etxeak elizaren inguruan bilduta. Herritik kanpo bordaren bat edo eraikitzen zen abereetarako, baina etxebizitza herrian bertan zegoen.

Etxeek, elkarren arteko tarte nabarmenarekin, handitasun irudia ematen dute eta koherentzia erakusten die gure begiei. Larrainak, oro har irekiak, etxe aurrean kokaturik daude eta volumen izugarria hartu ez ezik homogeneoak dira; ondorioz, haien arteko lursail galantak nabarmendu egiten ditu eraikinak eta inguru guztia.

Eraikinen antolaera Oderitzen harmonia eredua da, larrainek eta baratzeek eratzen duten guneekin ez ezik alizaren eta frontoiaren kokapena askaren ondoan, denek plaza zinez ederra bihurtzen baitute.

Lekunberriko Turismo Bulegoa

Plazaola, 21
31810 Lekunberri
948 507 205

Guardar

Iturraskarri: Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala